lunes, 19 de abril de 2010
Eskarmentuaren paperak - Anjel Lertxundi
Bai idazle eskarmentatua Anjel Lertxundi, hainbat urte "idatzi, paseatu eta irakurri" (berak aitortzen du liburu honetan) iharduera nagusia izanda. Paper hauetan idaztea, euskara eta heriotza dira gai nabarmenenak. Textu laburrak dira (esaldi bakarrak askotan) non bere iritziak, besteen zitak, oroimenak eta ipuintxoak tartekatzen dituen. Beti ere zorrotz eta hizkuntzaren maisutasunez (eta baita maitasunez, jakina). Bere hitz kuttunena (eta berari esker, neuk ikasitakoa) agertzen da hemen ere: Ifrentzua . Eskertzen diodan beste zerbait: Gero ta era xumeagoa erabiltzen du gauzak adierazteko. Literatura egiten du eta beraz bizitza atzematen da lerro artean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario