Mostrando entradas con la etiqueta Liburuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Liburuak. Mostrar todas las entradas

jueves, 11 de septiembre de 2025

Zinea eta literatura: begiaren ajeak - Harkaitz Cano

2008an argitaratutako saiakera, gaur ere irakurtzeko interesgarria. Ahaideak omen dira zinema eta literatura baina ez hurbilegilak. Begi zorrotzez, autoreak batak eta besteak denboran zehar izan duten garapena aztertzen du. 

viernes, 29 de agosto de 2025

Etxera bidean - Juan Carlos Etxegoien "Xamar"

Etxearen izenaz ezagunak dira garraldarrak, eta egilearena Xamarrena deitzen da. Berreskurapen baten historia da hau, Aezkoan dagoeneko erdi galdurik zegoen euskararena. Modu atseginean kontatzen dira liburu honetan XX. mendeko familiaren eta herriaren gorabeherak.

martes, 12 de agosto de 2025

Gurpilak - Eztizen Artola Iturrate

Errez irakurtzen den narrazioa, hasieran ume eta gero gazte den neska baten ahotsean. Zorionez, geroz eta gutxiagotan gertatzen den errealitate baten isla eskaintzen digu. Errealitate horrek, esan behar dut, ez zuen inolako izateko arrazoirik, barruan egon direnen aldetik, hainbeste urte irauteko.

jueves, 7 de agosto de 2025

Beribilez - Jean Etxepare

Dagoeneko euskal klasiko bat, 1929an idatzia. "Beribila" auto edo automobila da. Egileak "otomobil" hitza ere erabiltzen du. Erabilitako lexikoa ulertzen zaila bezain aberatsa iruditu zait. Dena den, nahiko ondo jarraitu ahal izan dut narrazioa. 

lunes, 21 de julio de 2025

Gezurra berdaderoa - Bertol Arrieta Kortajarena

Kontakizun hau, batez ere, divertigarria da. Berrogeialdian dagoen gizon batek (egilearen alter ego) hiru emakumerekin dituen gorabeherak kontatzen ditu. Woody Allenen "Play it Again, Sam" filma gogorarazten dit.

miércoles, 2 de julio de 2025

Haizearen erpeak - Ane Elgezabal Odriozola

Euskara bera da hemen baliotsuena, hizkuntzaren adierazkortasuna nabarmen agertzen baita. Bestalde, idazlearen amaren bizitza omen da atalen haria; baina, tamalez, istorio ezberdinek ez dute behar besteko altuerarik literaturaren ikuspegitik.

jueves, 12 de junio de 2025

Iragan atergabea - Julen Belamuno

Gure artean gerta daiztekeen zazpi istorio kontatzen dira hemen, dagoeneko gertatu ez badira behintzat. Ondo garatuak eta euskera atseginean, errez irakurtzen eta ulertzen dena.


sábado, 24 de mayo de 2025

Amorante frantsesa - Miren Agur Meabe

Pushkinen antzera, Meabek ere poemez osatutako eleberri bat idatzi du. Eta ondo egin du, indarrez betetako lerroetan. Berarengan ohikoak diren gaiak erabiltzen ditu, emakumea ardatz hartuta. Agian gai horien arteko lotura gutxi atzematen da.

viernes, 16 de mayo de 2025

Ezer ez dago utzi nuen lekuan - Itziar Otegi

Itzultzailea ere bada Otegi, eta horrek bere euskararen kalitatea bermatzen duela uste dut. Hortaz, gustura irakurtzen dira bere ipuinak. Nahiko literarioak iruditu zaizkit.

domingo, 27 de abril de 2025

Gu orduko hauek - Garazi Arrula Ruiz

Badago talentua ipuin hauen atzean. Ondo idatziak, gaur egungo euskaraz, gustura irakurtzen dira. Deskribapenek eta barne-pentsamenduek bizitzaren isla eskeintzen digute.

sábado, 12 de abril de 2025

Urte urdin ihesak - Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

"Txiliku", aitonaren etxearen izena zen. Amarekin izandako solasaldien berri ematen digu hemen, familiaren gorabeherei buruzkoak. Baita kontatzen ditu baserri giroko aspaldiko istorio beltz batzuk. Dena euskara atseginean emanda.

miércoles, 9 de abril de 2025

Bidean ikasia - Arantxa Urretabizkaia

Ia ia odolez, izerdiz eta malkoz ikasi zuen idazleak liburu honetan azaltzen diguna. Hondarribiko alardea da gaia; hau da, egon den diskriminazio burugabea. Eskerrak festa herrikoia zen eta ez benetako arazo bat. Maisuki idatzia.

jueves, 27 de marzo de 2025

Gizon barregarriak - Joxean Agirre Odriozola

Irudimenaren lana. Lauzpabost hari desberdin nahasten dira nobela bat osatu arte. Batzuetan zalantzan jar daiteke zentzurik ote duen. Euskararen aldetik, atsegina da irakurtzeko.

jueves, 6 de marzo de 2025

Hetero - Uxue Alberdi

Adinarekin hobera egin du Alberdik, hasieratik ona izanez. Oso literarioak iruditu zaizkit ipuinok, estilo ezberdinetan txirikordatuak. Egokitu zaion gizartea islatzen du modu ederrean. Bizitzak jakintsuagoa bihurtu du eta idazketan ere nabaritzen da. 

martes, 25 de febrero de 2025

Euskaldun fededun - Pruden Gartzia

Liburuzain ofizio erromantikoa du Gartzia jaunak, eta historialaria ere bada. Hemen gure artean erlijioak izan duen eragin handiaren nondik norakoak azaltzen dizkigu, literatura ere tarteko, Frantziako Iraultzatik Vaticanoko II. Kontzilioraino. 

viernes, 14 de febrero de 2025

Darwin geurean - Kepa Altonaga

Mota honetako hamar bat saiakera idatzi ditu dagoeneko Altonagak eta espero dezagun oraindik beste batzuk idatz ditzala. Biologia eta euskaltzaletasunaren arteko dibulgazio lanak dira. Bereziki atsegina da erabiltzen duen euskara.

martes, 28 de enero de 2025

Pleibak - Miren Amuriza

Bizitza bera bezalakoa da Amurizaren bigarren eleberri hau. Susmoa dut Jone narratzailea eta Polly delako laguna edo lagun ohia idazle beraren bi alderdiak direla. Istorioaz aparte, lengoaia da hemen protagonista nagusia, orijinala, bizia eta bere belaunaldiaren erakusgarria.

viernes, 10 de enero de 2025

Basokoa - Izaskun Gracia Quintana

Beldurrezko ipuin bat indar ilunen parte-hartzearekin. Narratzaileak Hodeitza du izena, baina behin bakarrik aipatzen da izen hori. Ondo kontatua dago, baina hotz utzi nau.

lunes, 6 de enero de 2025

Coca-Cola bat zurekin - Beñat Sarasola

Frank O'Hara poeta amerikarraren izenburu horretako olerkiari tiraka, eleberri guztiz originala eta sinesgarria eraiki du Sarasolak. Bertan, 1960ko eszena artistikoa erakusten digu, Chillida eta Oteiza barne. Franken beraren eta Vincent dantzariaren arteko maitasun istorioa kontrapuntua da. Eleberri ezin finagoa.

martes, 24 de diciembre de 2024

Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da - Hasier Larretxea

Saiakera baino gehiago memoria liburua dela deritzot. Eta bizitzan bere lekua aurkitzeari buruzkoa. Baita, sufrimendu baten kronika bere bi munduen arteko orekaren bila. Eta lortu duela dirudi, zintzotasuna eta lirismoa eskertzen zaizkio.