lunes, 31 de mayo de 2010
Zazpi etxe Frantzian - Bernardo Atxaga
Beti galdetu diot nire buruari zergaitik behar zuen Joseba Irazuk ezizen bat. Beno, bai, Joseba oso izen arrunta da; baina abizena?. Arruntagoa da agian Atxaga, Irazu baino.. Dena dela goazen harira. Nobela honetan Bernardo (ez diot nik izenik eman edo kenduko) ohizko lurraldetatik urrun mugitzen da. Geografikoki behintzat. Ez da hemen euskaldunik agertzen. Kontakizuna lehen egiten ziren pelikulen antza dauka. Bogart bat ikus dezaket Force Publiquen ofizial moduan. Ez zait batere erreza Bernardok zer esan nahi izan duen jakitea (idazlea pixkat bat ezagututa, helbururen bat izan du ziur). Hori bai, hango egoera (Leopoldo II.aren Kongoarena) salatzen du. Harrigarria da denbora haietan normaltzat hartzen ziren portaerak. Liburua errez irakurtzen da abenturen narrazio bat bezala, non euskeraz dagoenik ez du garrantzi berezirik (eta azken hau laudorio gisa diot).
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario