Ezin
luzaro iraun egoitzan. Gela txikitxoa zen, leihoak ezerezera ematen
zuen eta alboko frantsesak zalapartatsuak ziren oso. Lanaldi erdian
nengoen eskola bateko jantokian umeak zaintzen, egonaldia eta
arratsaldez hartzen nituen ingeleseko klaseak ordaintzea helburu.
Horrela “Room for Rent” iragarkia ikusi eta segidan ados jarri nintzen bere burua “Mr Doyle” aurkeztu zuen etxeko jabearekin. Bera etxe hartan jaioa zen, zela berrogeita hamar bat urte, gerraostean.
Bere historiaz jabetzen hasi nintzen. Bakarrik bizi zen, bananduta zegoen eta bi seme-alaba zeukan, dagoeneko nagusiak. Dibortzioa ta gero bere emazte ohia bizi ziren etxebizitzaren jabe geratu zen (“these things happen” komentatu zuen) eta bera haurtzaroko etxe familiarrera itzuli zen.
Larunbatetan telebistako futbol partida ikustera gonbidatzen ninduen. Igandeetan, goizeko bederatziak inguru, bizkar-zorro bat hartuta abiatzen zen; sandwichez, koadernoaz eta prismatikoak iruditu zitzaizkidan (eta baziren) tramankulu batez hornituta.
Bigarren igandean, kuriosoa naiz, irteera hauetaz itaundu nion (“bird watching?” saiatu nintzen). Irripartsu “I watch trains” berak erantzun. “Trainspotting so” ni, pelikula buruan eta jakintsuarena egiten.
Laguntzea eskaini zidan eta hurrengo igandean biok irten ginen, arropaz ondo babestuta (udaberria zen), neu bizkar-zorroaren kargu eta bera whiski errazio bikoitzaz beteta zeukan petaka erakutsiz (“soil soilik asmo sendagarriekin” ahoskatu zuen, ingelesek lehen zuten modu erretorikoan).
Aukeratutako begiratokira iritsita aulki tolesgarri batean eseri zen eta ni metro batzuetara jausita zegoen enborrean. Berba gutxi egin genuen. Inguruetan tren geltoki handi bat zegoen eta nekez pasatzen ziren hamar minutu trenen bat agertu eta desagertu egin barik.
Mr Doylek batzutan bere koadernoan zirriborroak egiten zituen eta noizean behin prismatikoak pasatzen zizkidan xehetasun bat edo beste adierazten, gehienetan nik ezer ulertu gabe.
Ankak luzatzeko ibilalditxoak eginda, sandwichak jaten, petakatik zurrupada motzak hartuta, eta behin lokomotora bi zeraman konboi luze baten agerpen gorenarekin, goiza pasatu zen.
Etxera bueltatu ginen (apur bat nire etxea zen jadanik) eta nik hala eskatuta bere trenbideko bilduma erakutsi zidan: koadernoak, marrazkiak, argazkiak, maketak eta zenbait oroigarri.
Ekainean elkarri adio esan genion esku estutze sendo batez. Ordudanik irudi bat gordeta daukat buruan, oso esanguratsua delako sentimenarekin, zehatz zer esan nahi duen ez baldin badakit ere: gizon bat, bakarrik, trenak begiztatzen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario