lunes, 8 de febrero de 2010
Bizitzaren joanean - Balendin Enbeita
Larogei urtekin, teilatua konpontzen ari zela istripuz, hil zen Balendin. Urte berean argitaratua zen liburu hau. Heriotza bere bizitzaren neurrikoa izan zen, baserriari lotuta. Biografia baino, guda ta bersolaritzaren zenbait oroitzapen eta familiako (aurrekoei buruzko) kronika bat da. Agian desagertu den mundu baten islada. Datu adierazgarri bat: Bere haurtzaroan, Usparitxa hauzoan, zazpi familien artean, 18 urte azpiko ume ta gazteak 42 ziren. Kartzelan egon zen Balendin guda ta gero, non eta Puerto de Santa Marian. Nire aitite izandakoa ere han zegoen. Elkar ezagutu zutela pentsatzen dut. Hogeigarren mendeko hasieran nolakoa zen bizitza Bizkaiko herritxo batean jakiteko balio dezake liburu honek (eta Enbeitatarren berri edukitzeko, noski).
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario