Mostrando entradas con la etiqueta Liburuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Liburuak. Mostrar todas las entradas

jueves, 6 de agosto de 2026

Back to Leizarraga - Kepa Altonaga

Euskarari buruzko saiakera da hau. Bertan, Arestik, Amurizak eta Leizarragak berak hizkuntza jasoagoa lortzeko egindako proposamenak defendatzen ditu. Hainbat bizipen propio tartekatuz liburu polit bat osatzen du.

lunes, 20 de julio de 2026

Etxe arrotz hau - Olatz Mitxelena

Hamar ipuin aztoratzailek osatzen dute liburua. Etxe batzuk agertzen dira eta baita bikoteak, seme-alabak eta famila-bizitzaren gorabeherak. Samanta Schweblin idazlea aipatzen du eta ez da kasualitatea. Maila oneko idazkera.

sábado, 27 de junio de 2026

Puntobobo - Itxaso Martin Zapirain

Eleberria tartekatutako bi zatiz osatuta dago. Ama bat eta bere bi alaben istorioa alde batetik, eta alaba horietako bat eta bere alaba propioaren arteko elkarrizketa bizia bestetik. Amatasuna eta autismoa dira gai nagusiak, nik uste. Errealismo magikoaren ukituak ditu.

domingo, 7 de junio de 2026

Café Mokka - Jabier Muguruza

Nobelaz jantzi du Muguruzak gaurko munduaren hainbat alderdi ulertzeko ahalegin atsegin eta ironiko hau. Beti osasuntsu eta neurtua, gure eguneroko bizitzan sortzen diren galderei erantzuten aritzen da. Oro har, liburu eder bat sortzen asmatu du.

jueves, 21 de mayo de 2026

Txartel bat (des)herrira - Garazi Goia

Hari fin batekin lotutako bi istoriok osatzen dute nobela hau. Alde batetik, gazteen arteko maitasun kontaketa bat, eta, bestetik, "Habana" itsasontzian ebakuatutako gerrako haur batena. Ondo idatzita, baina naturaltasun falta batzuekin. 

miércoles, 29 de abril de 2026

Silueta - Harkaitz Cano

Literatura (ona) egiaren silueta da. Literatura da, eta ez nobela, esku artean duguna. Nobelarena macguffin hutsa da. Joyceren Ulises ekarri dit gogora; politika, euskara, femenismoa, denetarik aurkituko duzu hemen. Hori bai, ez da irakurketa erraza.

domingo, 5 de abril de 2026

Zirtak su - Maite López de las Heras

Nobela honen abiapuntua ona da: Egeria izeneko andreak laugarren mendean idatzi zuen bidaia-liburua. López de las Heras-ek egindako lana handia eta eskertzekoa da, baina literaturaren ikuspegitik emaitzak ez nau bete. Bi iruzkin: bata, ezin da "inkunable" hitza erabili garai haietan; bestea, ez dirudi Luis ohiko izena izan zenik hamaikagarren mendean.

martes, 17 de marzo de 2026

Jai Alai - Gaizka Arostegi

Nobela arin eta atsegina, euskara zuzen eta eraginkorrean idatzia. Bide batez, historikoa ere den narrazio honetan, zesta-punta da ardatza edo aitzakia. Heroia irabazle-galtzaile motakoa dugu eta gorabeherak ohikoak dira genero beltzaren fikzioetan.

domingo, 1 de marzo de 2026

Lakioa - Josu Goikoetxea

Lakioa txoriak ehizatzeko zera hori da, hegazti koitaduak itsatsita gera daitezen amarrua. Ah, bazenekiela. Halan edo holan, bederatzi narrazio hauek bata besteari lotuta daude. Nabarmen ondo idatzita dago liburua, eta ironia puntu batez hornituta.

sábado, 14 de febrero de 2026

Sakelako bihotzak - Julen Apella Santamaria

Gazte batek gazteei buruz idatzitako lehen eleberria. Ondo islatzen dira adin horretako bizimodua, maitasuna, kezkak eta zalantzak. Pertsonaiak maitagarriak dira. Eskertzekoa da gazteen freskotasuna eta bizitzeko gogoa; ez, ordea, alkoholaren presentzia etengabea.

domingo, 1 de febrero de 2026

Esne berriketan - Uxue Alberdi

Liburu hau emakume lagunen artean bildutako istorio txikiek osatzen dute. Emakumeen egoera adierazten duten pasadizoak dira. Kasu gehienetan baserri giroan eta aurreko belaunaldietan gertatutakoak. Asko dibertigarriak dira eta batzuetan mundu gordin eta basati samarra islatzen da.

jueves, 15 de enero de 2026

Harrizko bihotza - Karmele Jaio

Ez da harrizkoa Jaiorena, nik uste. Soil soilik holako bihotz bat izatearen balizko abantaila aipatzen du. Ez dakit ba, hobe zerbait sentitu eta hau bezalako liburua idaztea. Agian didaktikoegia. Familia, denbora, ofizioa, gizartea... bizitza aztergai labur esanda. 

domingo, 4 de enero de 2026

Barne zerbitzuak - Katixa Agirre

Agirrek fikzioz jantzi ditu benetako gertaerak eta literaturaz blaitutako eleberri hau sortu du. Espainako gerraosteko garaituen arnasa hartzeko ahaleginak islatzen dira, batez ere emakume ausart batzuenak, baita jaso zuten errepresioa ere.

sábado, 27 de diciembre de 2025

Enarak - Bernardo Atxaga

Enarak agertzen dira , bai, liburuan. Hortik aurrera, Atxagak azaldu egin behar du. Euskal boxeolarienganako erakarpena nabaritzen da, Urtainenganako kasu honetan. Uzariel deabru ahaideak hari gidariarena egiten du. Pinturak ere  badauka bere papera. Denarekin eleberri atsegina osatzen du, agurraren zaporea ere baduena.

martes, 23 de diciembre de 2025

Azken batean - Lourdes Oñederra

Eleberri hau autofikzioa dela igartzen da. Baita, nahitaez, gure historiaren isla ere. Emozioa da nagusi, bizitzaren ajeak gehiago nabaritzen dira pozak baino. Dena maisuki kontatua. Hemen goi mailako literatura dugu. 

miércoles, 17 de diciembre de 2025

Lasai, ez da ezer gertatzen - Ana Malagon Zaldua

Idazlearen lehen liburua izan zen hau eta mikroipuinez osatuta dago. Idazkera trebea erakusten du. Askotan azken esaldiaren biraketa da erabakigarria. Bizitzaren garraztasuna eta bakardadea dira gai nagusietako batzuk. 

domingo, 7 de diciembre de 2025

Ele eta hitza, ahoz eta idatziz - Jose Angel Irigaray

Jakin-min hutsak bultzatuta, Irigarayk elearean eta hitzaren jaiotzen aztarnak bilatu ditu. Bide batez, arlo horietako euskararen berri ematen digu, liburu imprimatuen eta bertsolaritzaren berri, hain zuzen ere. Atsegina irakurtzeko intertestualitatearengatik eta antzekoengatik izan ezik.

martes, 25 de noviembre de 2025

Ipuina engainua da - Iban Zaldua

Ipuina adulterioa da, hain zuzen ere, eta nobela fideltasuna. Horixe da Zalduak defendatzen duen tesia eta liburu honetako ipuin luzeena erabili du ideia hori azaltzeko. Aparte, ipuin-engainu sorta ederra eskeintzen digu. Bere ohiko ukitua dutela esango nuke.

viernes, 7 de noviembre de 2025

Dena zulo bera zen - Eider Rodriguez

Sei ipuinek osatzen dute Eider Rodriguezen azken ekoizpen literarioa. Eszenatokia bere ohiko tokiak dira, Endaia, Irun eta Ondarribia triangeluan kokatuak. Narrazioak eta idazketa beti bezain erakargarriak dira.

lunes, 27 de octubre de 2025

Larrepetit - Pello Lizarralde

Lizarralde oso idazle berezia da estiloaren ikuspegitik. Kanpotik ikus daitekeena baino ez digu kontatzen. Hori bai, prosa fina erabiltzen du. Haren istorioak duela hamarkada batzuk gertatuak dirudite. Larrepetit mutil protagonistaren ezizena da.